XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Uri ikaragarri onek, zazpi milloaz gora biztanle ditu.

Kale ta zokondoetan makiñabat baltz aundi agiri ziran.

Egunik geiena baztarrak ikusten igaro ta illuntzean Euskaletxera jo genduan.

Sapatua zalarik, Euskaletxean ainbat euskaldun aurkitu genduzan.

Emen, Sapatuetan gitxik lan egiten dabe.

Euskaletxean, batzuek jokoan, mus eta tutean, beste batzuek edanean, geienak alkar-izketan ziarduen.

Astean beiñ, alkar ikusteko egarri aundia dabeIa esango neuke, emengo euskaldunak.

Zenbat gure aldeko euskaldun New York'en!.

Arrera, guztiz ona egin deuskue.

Batek eta bik baño geiagok, egun bat edo beste igaroten, euren etxera joateko, eskatu euskuen.

Bakio'ko itxas-egalean, lengo domekan, igarotako orduak jatorkidaz gomutara.

Atx musturretan olatuak birrintzen ziran artean, ordu gozogarratzak!.

Olatu areik, atxartean bezelaxe, zipli-zaplaka jabilt biotza.

Neure maiteagandik aiñ urrun! Au bakartadea biotzean! Au samiña! A!.

Ze zorakeria egin dodan, lau urterako atzerrira etortzean!.

Ze gau illunetan sartu naz!.

Ez ete zan oba izango, baserria erosteko amesak itxi ta lantegian lanean astea?.

Zergaitik erabagi genduan, baserria erosi ta baserrian jarraitzea?.

Ez dira gure gurasoak pozik bizi izan, baserriaren jaube egin barik?.